2025ean herrikideek hilabetez hilabete lagun izango dituzte argazkiak

Lasarte-Oriako Udalak datorren urteko egutegia apaintzeko abiarazitako Lasarte-Oria zure objektiboan argazki lehiaketako sariak banatu ditu ostiral arratsaldean udaletxean. Datozen hamabi hilabeteak apaintzeko aukeratutako argazkien egileak bertan izan dira beraien saria (edo sariak) jasotzeko. Huts egin duen bakarra, hain justus, azalekoaren arduraduna izan da: Tamara Galdín Carrasco. Dantzari talde bati bizkarrez egindako irudiak, portadarekin batera, maiatza ere jantziko du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak