ABAO TXIKI: "¡SOY SALVAJE!"

ABAO TXIKI: "¡SOY SALVAJE!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

10/05/2025-etik 12/05/2025-era

¡Soy salvaje! ikuskizun honek askatasuna, xalotasuna, samurtasuna eta naturarekin harremanetan jarraitzearen garrantzia ditu hizpide, baina baita konplizitatea, gizakien eta animalien arteko lotura hizkuntzaren oztopoez harago doala, begirada bakar batek sorraraz dezakeen edertasuna eta ulerkortasuna, izaki bizidun oro errespetatzearen eta zaintzaren garrantzia ere, hala nola daukaguna balioestearen garrantzia eta zibilizazioa bihotzean hasi eta bai enpatiaz bai maitasunez gauzatzen dela. Gozatu diziplina anitzeko obra honetaz, oholtzan kantu lirikoa, instrumentuak (pianoa, txirula), txotxongiloak, itzalak, objektuak eta proiekzio ikusgarriak uztartzen dituenaz, eta utzi zure esentzia basatia Koko gorilaren eta gure Mona neskatila basatiaren eskuetan, planeta eder honetan elkarrekin bizi garen izaki bizidunok babesteko kementsu bultzatuko dute eta. Gaztelaniaz kantatutako ikuskizuna, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin. Adina: 5 urtetik goraABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizuna. Musika: Maurice Delage, Claude Debussy, José López Montes.
Eszena-zuzendaritza: Joaquín Casanova.
Ekoizpena: La Maquiné eta Kultur Erakundeen Agentzia Andaluziarra, Andaluziako Junta.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak