“Udako jaiekin zer?” argitzeko bilera deitu du Udalak

“Udako jaiekin zer?” argitzeko bilera deitu du Udalak
2020. urtean, pandemia betean, Usurbilgo zenbait  jai batzordeek Kultur Bira formatua sortu eta garatu zuten. "Aurten, iritsi da berriz ere, egoera aztertu, hausnartu eta elkarrekin, udako festekin zer egingo dugun erabakitzeko unea". Helburu horrekin Usurbilgo Kultura Sailak bilera irekia deitu du: martxoak 1ean astelehena, arratsaldeko 18:30ean, Udarregiko Erdiko Aretoan.

Iruzkinak