Conversando con Lorenzo Milá

Conversando con Lorenzo Milá

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

San Telmo Museoa

Noiz

31/05/2024

Krisi klimatikoaren eta haren askotariko ondorioen ebidentziak bata bestearen atzetik datoz, eta, aldi berean, saihestezintasun-sentsazioa sortzen da, tenperaturen etengabeko igoera eta horrek eragiten dituen ondorio guztiak geldiarazteko ezer egiterik ez balego bezala. Hala ere, zientziak berak gogorarazten digu etorkizuna ez dagoela idatzita. IPCCk bere azken txostenean esan zuen. Giza ekintzak eragindako klima-aldaketa bat dagoela erabat baieztatzearekin batera, krisi klimatikoaren ondorio okerrenak saihesteko garaiz gaudela gogorarazi zuen. Lorenzo Milá, RTVEko kazetari beteranoa, aspalditik dabil norabide horretan ikertzen. Ziklo honen gidari Cristina Mongerekin batera, gobernuek hartu behar dituzten erabakietan, enpresek abian jarri behar dituzten estrategietan eta herritarrok ere gure esku dugun horretan sakonduko dute. Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak