"Donde yo empiezo, tú terminas"

"Donde yo empiezo, tú terminas"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

badbilbao.eus

Non

Santutxuko metroaren geltokia

Noiz

13/10/2020-etik 23/10/2020-era

BAD Bilbao 2020ren barruan. “Donde yo empiezo, tú terminas” argazkiaren eta mugimenduaren arteko uztarketa da. Eva Guerrerok 2019tik gorputzaren mugen, distantzien eta ertzen inguruan eta erdian geratzen den guztiaren inguruan garatzen duen “Tierra de nadie” sorkuntza-prozesutik sortzen da. Erakusketa honetarako, “non amaitzen da gorputz bat eta non hasten da bestea?” galderatik abiatzen da eta, testuren eta formen bitartez, espazio ikusezin hori ukigarri egitea proposatzen du. Esther Camachoren begiradak Eva Guerreroren eta Garazi López de Armentiaren gorputzen hutsune eta forma horiek argi-itzaletan interpretatzen ditu, Azegiñe Urigoitiaren zuzendaritzapean. “Marraztu horizontea zure gorputzean, eta ni infinitu egingo naiz. Noraino iristen naiz urrutien eta gertuen artean? Erdian geratzen den espazioa lurralde bakarra da nire gorputzaren eta zurearen artean. Periferia osoa, nonbait, erdigunean, nirekin”. Eva GuerreroKontzeptua: Eva Guerrero
Sorkuntza eta interpreteak: Eva Guerrero y Garazi Lopez de Armentia
Arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
Argazki-zuzendaritza: Esther Camacho Cerezo
Ekoizpena: Jemima Cano

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak