San Pelaio Jaiak 2024 Zarautzen: egitaraua
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus
Noiz
25/06/2024-etik 28/06/2024-era
Txupinazoak eztanda egiten duenean, ekainaren 25ean, murgiltzen da Zarautz bere festa herrikoienetan. San Pelaio bezpera horretan haur danborrada egiten da arratsaldean eta helduen danborrada, berriz, gauean. San Pelaio egunean, 26an, erraldoi eta buruhandiekin, kaleetan blusa kuadrillekin eta festa giro ederrarekin ospatzen da, eta ezin galdu Iñurritza zelaian egiten den erromeria. 27an egunean, berriz, tradizioa da Oilasko Biltzea: neska-mutil ezkongabeak inguruko baserrietara joaten dira, txistulariekin eta soinujoleekin batera, eta biharamuneko bazkarirako dirua biltzen dute.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.