Gipuzkoan beste 385 positibo erregistratu dituzte ostiralean

Gipuzkoan beste 385 positibo erregistratu dituzte ostiralean
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ezagutzera eman ditu koronabirusaren hedatzeari buruzko atzoko datuak. Ostiralean, 13. 164 test diagnostiko egin zituzten, PCR nahiz antigeno probak batuta; eta horietatik 867 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa % 6,6 da. Kutsatze berrien lurraldekako banaketa, berriz, honakoa da: 365, Gipuzkoan; 385, Bizkaian; 108, Araban; eta bederatzi beste erkidego batzuetan bizi diren pertsonak dira. EAEko ospitaleetan COVID-19ak eragindako 48 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 139 gaixo daude ZIUn.