Lehen edizioak harrera bikaina izan ondoren, Kutxa Fundazioak, Bidean Produkzioak enpresaren laguntzarekin, Bizi ala Iraun musika-zikloaren aldeko apustua egin du berriro 2024 honetan. Benetakotasunaren, bilaketaren eta gure identitatea balioestearen aldeko oihua, erroetara eta tokian tokiko erreferenteak bilatzera bidaiatzea dakarrena, gaur egungo soinuekin nahasten direnak. Folklore garaikidea, sustraiak egungo ikuspegitik balioesten dituzten tokiko eta nazioko proposamen interesgarrienen bila jarraitzeko.
Fillas de Cassandra
Fillas de Cassandra María Soa (Vigo, 1996) eta Sara Faro (Vigo, 2001) musikariek osatutako bikote galiziarra da. Musika eta ahozko tradizioan, feminismoan, soinu modernoetan eta greziar mitologian oinarritzen da. Vigoko Feminismo Unitarioko kongresu batean ezagutu zuten elkar eta ordutik aurrera María SOA (ahotsa, perkusioa eta pianoa) eta Sara Faro (ahotsa eta perkusioa) musikariek bat egin zuten. Ahozko tradizioko abestietan oinarritutako melodia tradizionalak eta letra berriak berreskuratzearen aldeko apustua egin dute, pop, musika elektroniko eta musika klasikoaren eraginpean. Antzerki-ikuskizun bat proposatzen dute, non publikoak parte hartzen duen, betiere ikuspegi feminista eta gaurkotutik, pianoa eta perkusioa oinarri elektronikoetan oinarrituta.
FILLAS DE CASSANDRA
Gertaeraren datuak
Antolatu du
musikazuzenean.eus
Non
Kutxa Kultur Kluba
Noiz
12/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.