Eduardo Chillidari eskainitako erakusketak, Chillida. Erabilera aplikatuak, artistaren bi dimentsioko formen eta ikonoen ilustratzaile eta sortzaile-alderdia aurkeztuko du azaroaren 15ean, bai bere erakusketen esparruan, bai erakunde publiko eta pribatuek egindako enkarguetan. Erakusketak Chillidaren silueten unibertso hedatua arakatuko du eta diseinu grafikoarekin, kartelismoarekin, ehungintzarekin, zeramikarekin edo bitxigintzarekin, eta produktu eratorriaren nozio objektiboarekin eta identitate korporatiboa deiturikoarekin dituen harremanak azpimarratuko ditu.
Peio Aguirre da erakusketaren komisarioa.
"Chillida. Erabilera aplikatuak"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
artium.eus
Non
Artium Museoa
Noiz
15/11/2024-etik 02/02/2025-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.