UPV-EHU: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra

UPV-EHU: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

Letren Fakultatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

Masterren izen ematea eta onarpena--Azken hamarkadetan, adierazgarritasun maila handiko ikerketa eta argitalpen zientifiko ugari egin dira euskal hizkuntzalaritzaren eta filologiaren esparruan, Euskal Herrian ez ezik, baita estatuan eta nazioartean ere. Hala eta guztiz ere, oraindik ikertzeko asko dago euskararen historia, erabilerak eta testuak hobeto ezagutzeko.  

Hain zuzen ere, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterraren helburu nagusia da ikertzaileak trebatzea, gai izan daitezen ikertzeko, hainbat ikuspegitatik eta modu profesionalean, euskal hizkuntzaren edo literaturaren gai zehatz bati buruz.

Prestakuntza programa bost ikerketa ibilbidetan egituratuta dago: Gramatika, Hizkuntzalaritza Diakronikoa eta Euskal Filologia, Dialektologia, Literatura eta Hizkuntzalaritza Aplikatua. Ikasleek hautatutako ibilbideen edo ikerketa lerroen arabera, prestakuntza programak aukera ematen du alor horiei lotutako trebetasunak eta ikerketa metodoak menderatzeko, hainbat arlotan sor daitezkeen arazoak ebazteari begira: gramatika, filologia, hizkuntzalaritza historikoa, dialektologia, itzulpena, hizkuntzaren didaktika eta haren erabilera esparruak hizketa egoera desberdinetan. Horrela, masterreko ikasleek maila zientifiko bikain bat eskuratuko dute. Horrez gain, nahi duenari master titulu bikoitz bat ateratzeko aukera eskaintzen zaio UPV/EHUren eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker.

Master honen bidez, zuzenean sar daiteke Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia doktorego programara.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak