Dock of THe Bay 2024: "Elkarrizketa #1. Lo plantak egiten zenituen bitartean kontatu nizuna"

Dock of THe Bay 2024: "Elkarrizketa #1. Lo plantak egiten zenituen bitartean kontatu nizuna"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

dockofthebay.es

Non

Santa Teresa Komentua

Noiz

20/06/2024

2024ko Dock of The Bay zikloaren barruan. Elkarrizketa #1. Lo plantak egiten zenituen bitartean kontatu nizuna. - Cris Somavilla"Kuradoretzako ikasketetan graduatu nintzen Nafarroako Unibertsitatean, eta, geroago, Artxibo Zinematografikoan, Elias Querejeta Zine Eskolan. Bigarren Hezkuntzako masterra ere egin nuen, eta pedagogia esperimentaletan eta irudian espezializatu nintzen. Arte garaikidea eta ikerketa jorratzen dituen fluent erakundeko kidea naiz. 2021ean liburu denda bat zabaldu nuen elkarlanean: fluent books. Irudi ekoizpena, literatura, dramaturgia eta idazkera esperimentala dira nire jardunaren eta ikerketa lanaren ardatzak, taldekako eta diziplinarteko ulermena bultzatzeko espazioak sortzeko giltzarri gisa. "- Helena ContrerasHelena Contreras Bartzelonakoa da sortzez, eta modako estilista-lanetan aritzen da, bai artista ezagunekin, hala nola Amaia Romero, Natalia Ferviu edo Ana Castillo, baita Estatuko markekin ere. Kolaborazioak egiten ditu komunikabideetan eta mahai-inguruetan, eta sektoreari buruz eta modarekin lotura estua duten gaiei buruz dakien guztia partekatzen du. - Julen GorosabelJulen Gorosabel (Donostia, 1995) idazle eta zinemagilea da. ETB1en egiten du lan Txoriene sukaldaritza saioko gidoilari bezala. Gainera, zenbait film eta kultur proiektutan murgilduta dabil, Tabakalerarekin batera ekoizten eta aurkezten duen ¡La Cagué! podcast-ean, adibidez. Duela hilabete batzuk Maitemina izeneko eleberria atera zuen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak