Kultur 2024: Txori Zuri Dantza Taldea

Kultur 2024: Txori Zuri Dantza Taldea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

culturanavarra.es

Non

Garralda

Noiz

04/08/2024

Kultur programaren 29. edizioaren egitarauaren barruan. Txori Zuri Dantza Taldea 1979an sortu zuen herriko gazte talde batek, euskal dantzak eta kultura herrikoia mantentzeko eta sustatzeko asmoarekin. Maiordomoen dantza berreskuratzeaz, Berriozarko landa-inauteriak asmatzeaz eta herriko hainbat ospakizunetan (Olentzero, Jaiak eta Berriozarko Eguna) aritzeaz arduratzen da. Taldeak irteera ugari egin ditu hainbat lekutara; tartean, Ibiza, Vielha, Gascuña, Marinaleda, Galizia eta Ampurias. Halaber, emanaldiak eskaini ditu foru-geografia osoan barrena, Dantzari Egunetan parte hartzen du, eta uztailaren 6an ere bai Iruñeko Foruen plazan 1980tik gaur arte etengabe. Txori Zuri Dantza Taldeak, orobat, herriko beste talde batzuen urteurrenean parte hartu du; esate baterako, Berriozarko Doinua Musika Bandaren, Erraldoien Konpartsaren edo Bizkargain Fanfarrearen urteurrenetan. Horrez gain, ikastaroak ematen dituzte eta emanaldiak ezkontzetan, omenaldietan eta beste hainbat ekitalditan. Gaur egun, 15-20 pertsona inguruk hartzen dute parte modu aktiboan taldean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak