Hamahiru kutsatu berri daude erkidegoan

Ostegunean ezagutarazitako kasuetako bat ere ez dute Gipuzkoan atzeman. PCR eta test azkarren bidez lortutako emaitzen arabera, orain arte, 19. 254 lagun kutsatu ditu koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan.