"Nire txokotik"

"Nire txokotik"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

15/10/2024

Iturritik Jaialdiak eta Kukai Dantza konpainiak Nire txokotik  lan koreografikoaren entsegu irekia eskainiko dute. Pieza honen izenburuak adierazten duen bezala, Jon Maya dantzariak bere txokorik intimoenetik hitz egiten du ikuskizun didaktiko honetan. Euskal dantza tradizionalaren hastapenak gogoratuz, hainbat koreografo eta sortzailerekin egindako bilaketa lana eta kolaborazioak erakusten ditu. Hainbat pieza interpretatuz, sorkuntza horien pasadizoak eta zirrikituak kontatuz, sentsazio eta sentipen horiei hitza jarriz. . . Oharra


Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira urriaren 7ko 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak