Bilbao BBK Live 2020

Bilbao BBK Live 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Kobetamendi

Noiz

09/07/2020-etik 11/07/2020-era

Urtea ongi hasteko, Bilbao BBK Live jaialdiak artista handi-handi bat iragarri du 2020ko ediziorako: Placebo britainiarrak. Duela sei urte argitaratu zuten Loud Like Love azken lana, eta itxaronaldia luze egin zaigun arren, azkenean hemen dira berriro, eta zuzenean ikusteko aukera ere izango dugu. Egun horretarako sarrerak, ostiralekoak eta larunbatekoak salgai daude jada, baita jaialdi osorako bonuak ere, eta datorren azteazkeneko (urtarrilak 15) 23:59 arte prezio berezian eros daitezke. Placebo taldea gehitu behar zaio lehendik iragarritako artisten zerrendari: Kendrick Lamar, Estatuko mugen barruan eskainiko duen kontzertu bakarrean eta, zalantzarik gabe, urteko kultura-ekitaldi garrantzitsuenetako bat izango dena; Pet Shop Boys, beren historia osoko Greatest Hits edo abesti ezagunenen lehen showarekin; The Killers handiak, disko berriarekin eta beren karreraren goraldi bete-betean; kritikariek aho batez esan dutenez, 2019. urteko disko onenaren egilea den FKA twigs; generoak genero, hizkuntzak hizkuntza eta estiloak estilo, nazioarteko panoraman eragin handieneko artistetako bat izatera iritsi den Bad Bunny; eta Bomba Estéreo kolonbiarrak. Beste izen handi batzuek ere aurkeztuko dizkigute lan berriak Kobetamendin, hala nola Perfume Genius edo Caribou, eta irrikaz espero ditugun bi berrelkartzeren agertoki ere izango da: Supergrass eta The Rapture taldeenak. Estatuko artistei dagokienez, bukatu berri dugun 2019. urtean zerrenda guztietako lehen postuetan ibili diren artistak izango dira Bilbon, hala nola León Benavente edo La Bien Querida; eta ez ditugu galduko 2020ko hainbat lan berriren estreinaldiak ere: besteak beste, El Columpio Asesino edo Triángulo de Amor Bizarro taldeenak. Era berean, azken hamabi hilabeteotan zeresan gehien eragin duten talentu berriek ere izango dute tokia: Califato ¾, María José Llergo, Omago edo Erik Urano. Jaialdiko agertoki elektronikoenetan, hau da, Basoa eta Lasai guneetan izango den programazioa erabat aurkeztu ez denez, oraindik ere ezusteko ugari daude gordeta aurtengo Bilbao BBK Live jaialdirako; Bilboko Kobetamendin izango da jaialdia, 2020ko uztailaren 9an, 10ean eta 11n. Aurreko urteetan bezalaxe, kanpinak kokapen pribilegiatua izango du Arraiz mendiaren gailurrean; aukera ezin hobea, beraz, Bilboko jaialdira kanpotik datozen naturazaleentzat. Esperientzia errazte aldera, jaialdiaren webgunean bidaia antolatuetan parte hartzeko aukera eta bonua epeka eskaintzen da. BILBAO BBK LIVE | Kobetamendi, Bilbo - 2020ko uztailaren 9a, 10a eta 11Uztailak 9, ostegunaKENDRICK LAMAR · PLACEBO · CARIBOU · THE RAPTURE · ACID ARAB live · ionalee/iamamiwohami · LA BIEN QUERIDA · PERFUME GENIUS· CHAI · ERIK URANO · STELLA DONNELLY · THE MURDER CAPITAL · XABI BANDINIUztailak 10, ostiralaTHE KILLERS · BOMBA ESTÉREO · SUPERGRASS · LEÓN BENAVENTE · TOMM¥ €A$H· WHITNEY · CALIFATO ¾ · CARIÑO · DORA · HINDS · INHALER · KELLY LEE OWENS · OMAGOUztailak 11, larunbataPET SHOP BOYS · BAD BUNNY · FKA twigs · FOUR TET · EL COLUMPIO ASESINO · SLOWTHAI · TINARIWEN · YVES TUMOR · TRIÁNGULO DE AMOR BIZARRO · KAYDY CAIN presenta SALSA DURA · CHICO BLANCO · MARÍA JOSÉ LLERGO · YANA ZAFIROBonua: 140 € + gastuak
Bonua + Kanpina: 158 € + gastuak
Bonua epeka eskuragarri
Eguneko sarrera: 60 € + gastuak
Prezioa urtarrilaren 15an aldatuko da, 23:59an!Salmenta: bilbaobbklive. comKutxabank deskontua: 16€ Lehenengo 1. 000 bonuek 16 €-ko deskontua izango dute, eta 10 €-ko deskontua lehenengo 200 eguneko sarreren kasuan; txartel bakoitzarekin gehienez ere bonu bat edo sarrera bat erosi ahal izango da. Erosketa egiteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua. Kutxabank orotarako kutxazainetan eta webgunean eskuragarri: www. kutxabank. es.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak