Lasarte-Oriako uztaileko kultur egitaraua

Lasarte-Oriako uztaileko kultur egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lasarte-oria.eus

Noiz

01/07/2020-etik 31/07/2020-era

Uztaileko agenda kulturala eta Okendo plazan jarraituko den segurtasun protokoloa. Edukiera 200 pertsonakoa izango da gehienez eta musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Uztaileko programazioaHilaren 3an, ostiralarekin, 19:00etan, Kale Antzerkia Bultzatuz-en barruan, “Urgasa utsun-ortzi” antzezlana izango da. Publiko guztientzako lana da, testurik gabea. Hilaren 8an, 22:15ean, udako zinema hasiko da, Okendo Zinema Taldeak antolatuta eta “La isla de los perros” filmarekin. Hilaren 9an, 20:00etan, “Tio Teronen semeak”. Euskal Dantza umoretsua, emanaldi dibertigarria koreografia animatuekin, alaia eta ikusgarria. Hilaren 11n, 20:00etan, Alboka Abesbatzak kontzertua emango du San Pedro Parrokian. Hilaren 16an, 19:00etan, “Gag Street Boys” antzezlana. Ikuskizunean, umorezko trama batean, azaltzen da kontatzen du nola lan egiten duten; ondo antolatuta duten arren, gainbehera etortzen zaiela, baina publikoari esker, aurrera ateratzen dute. Hilaren 17an, 19:00etan, XVI. Dantza Zirkuitua, Ikonografiak Kresala Dantza Taldearekin. Oso talde berritzailea da, hainbat estilo lantzen dituena modu desberdin eta atseginean. Hilaren 22an, 22:15ean, “Grace amazing” filma. Aretha Franklinek Los Angelesen egindako kontzertua da, zeinen grabazioa gordeta egon baitzen urte askoan, harik eta 2018an filma plazaratu zen arte. Bukatzeko, hilaren 24an, 19:00etan, Erre Produkzioaren “Piraten istorio bat”, euskaraz eta haurrei zuzendua. Programazio guztia Okendo plazan gauzatuko da, salbu eta Alboka Abesbatzaren hilaren 11ko kontzertua, San Pedro Parrokian izango baita. Segurtasun protokoloaOkendo plazan garatuko diren jardueretan, perimetroa moztu egingo da zuhaitzetatik arkupera. Zirkulazioa norabide bakarrekoa  eta mailakatua izango da, pilaketarik gerta ez dadin. Antolatzaileek momenturo adieraziko dute nondik zirkulatu behar den eta nor eseri  behar duen bakoitzak, aulkiak aurretik esleituak baitira eta edukiera 200 pertsonakoa. Beraz, 200 aulki egongo dira metro eta erdiko tartearekin jarrita. Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea eseri bitartean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak