"Euskarazetamol" (Interneten)

"Euskarazetamol" (Interneten)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tartean Teatroa

Noiz

16/03/2020-etik 30/06/2020-era

Etxean ordu asko igaro behar ditugun egun hauetarako, Tartean Teatroa konpainiakoek euren antzezlanak publiko egin dituzte. Hain zuzen ere, Vimeo plataforman ikusi ahal ditugu. EUSKARAZETAMOLEuskera Sencilloaren Manifiestoarekin hasi ginen eta, ondoren, Larru haizetara etorri zen. Euskarazetamol honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirura arte kontatzen badakigula. Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustua toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. - Euskarazetamol antzezlanaren fitxa
- Euskarazetamol antzezlana, osorikGainerako antzezlanen saioak esteka honetan daude ikusgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak