"Campeones del humor"

"Campeones del humor"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskalduna Bilbaoº

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

08/02/2020

Iraupena: 80 min (atsedenaldirik gabe)Sustatzailea: Producciones ComediarteCampeonesen filmaketan elkar ezagutu zuten bi lagun dira Josete eta Gloria. Filmak izandako arrakasta dela-eta, bizitzan aurrerapauso bat ematea eta alokatutako etxebizitza batean bizitzea erabaki dute biek. Senideek erronka onartu dute, baina baldintza batekin: Claudiak, alegia, filmaketan haien couch gisa jardun zuenak, zaindu behar ditu. Zorionez, Claudiaren etxebizitzaren aldameneko apartamentua errentan hartzeko dago. Bizitza independenteari ekin eta handik gutxira, elkarbizitza-arazoak hasiko dira, bai eta, bereziki, etorkizunean zain duten lan-etorkizunarekiko beldurra ere. Geroago, talentuen bila dabilen telebista-programa berri batean parte hartzera animatuko dira. Une horretatik aurrera, edozer gerta daiteke. Horrela hasten da Campeones del humor, bi ekitaldi dituen antzerki-komedia oso dibertigarria. Lehenengo ekitaldian, familiari eta ekonomiari dagokienez independente bihurtu nahi duten eta inoren laguntza behar duten gazte askok –protagonistek bezala– duten arazoa landuko da. Inklusioaren aldeko apustu garbia da. Tabernetan txanpon batzuk lortzeko jarduten duen bakarrizketa-egile batek eta arrakastarik izan ez duen zinema-zuzendari batek osatzen dute CAMPEONES DEL HUMOR komediaren antzezlari-zerrenda. Bigarren ekitaldian, telebista-programaren filmaketan sartuko gara bete-betean. Horretarako, agertokia telebista-plato erraldoi bihurtuko da, eta, bertan, Campeones del humor-en protagonistek, bai eta beste parte-hartzaile batzuek ere, entzunaldia egingo dute; ikusleak izango dira epaimahaiak. Campeones del humor ikusle orori zuzendutako antzerki-komedia da, eta familia-giroan gozatzeko dago bereziki gomendatuta. Guraso, seme-alaba eta aitona-amona oro etor daitezke gau dibertigarri bat pasatzera, balioetan eta hurkoarekiko errespetuan oinarritutakoa. Campeones del humor-ek desgaitasun intelektuala dutenen gizarte-inklusioaren aldeko apustu argia egiten du, erabateko eskubidea duten herritar bihurtu daitezen, gizarte bidezko eta solidario batean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak