UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Noiz

01/06/2020-etik 04/09/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroek XXXIX edizioa aurkeztu dute, helburutzat harturik bizi dugun egoera argitzea

Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekinAurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi eta neurri batzuk hartu ditu, ikastaroen garapena bermatzeko. Alde batetik, ikastaro formatu berriak sortu ditu eta hobetu egin da plataforma birtuala, edozein lekutatik konektatzeko; bestetik, osasun eta segurtasun neurri guztiak aurreikusi ditu, egoerak aukera eman bezain laster ikastaroak aurrez aurre egiteko. 2020rako programatutako ikastaroen zuzendariek eta hizlariek ahalegin handia egin dute bere garaian prestatu zituzten aurrez aurreko programak formatu berri hauetara egokitzeko. Beti bezala, ikastaroak eztabaidarako topaleku izango dira, gogoeta egiteko zintzo eta lasai proposatu diren ezin konta ahala gaien inguruan, aurten hiru esparru nagusitan kokatuko direnak: hezkuntza, zahartzea eta iraunkortasuna. GEHIAGO IRAKURRIMetodologiaren araberako ikastaro motak:- Online ikastaroakOnline ikastaroen programa online metodologiara egokitutako aurrez aurreko Uda Ikastaroetatik abiatzen da, aurrez aurreko Uda Ikastaroen edukiak publiko zabalago baten eskura jartzeko. Eskaintza hori gure laguntzaile nagusiekin egindako ikastaroekin osatzen da. Online ikastaroak urte osoan egiten dira, eta metodologia lagunkoi batekin diseinatuta daude. Eskaintza etengabe eguneratzen ari da. Webguneko bilatzaile nagusiaren bidez edo jarraian agertzen den botoian sakatuzONLINE IKASTAROAK- Online zuzenean ikastaroakOsasun-alarma egoera dela eta, Uda Ikastaroek ikasgela birtual baten bidez edukiak jarraitzeko aukera ematen dute. Bi mota daude:1. Irakaslegoa eta ikaslegoa gure plataforman gehitu dugun Zoom bideokonferentzia gelan topatzen da eta bertan ospatzen da ikastaroa. Guztiak online daude.
2. Ikastaroa presentzialki ospatzen da eta ikaslegoak aukera du online parte hartzeko Zoom bidez. Bilatzailean “Ikastaroak” atalean zehazten da “X” ikurraren bidez eta tituluaren aurrean “ONLINE ZUZENEAN” hitzen bidez, ikastaroa nolakoa izango den. Azalpenean ere adierazten da. - Jarduera presentzialakUda Ikastaroen formatu tradizionala da. Hauek ospatzeko behar diren neurri guztiak hartuko ditu Fundazioak. COVID-19Ikastaro hauetariko batzuk online zuzenean jarraitzeko aukera emango da. Ikastaroen fitxan agertzen da informazioa. Ikastaroak, bilatzailearen bidez edota jarraian agertzen den botoia sakatuz ikus daitezke:IKASTARO PRESENTZIALAKJarduera presentzial motakJarduera presentzialak mota hauetakoak izan daitezke:- Ikastaroak:Ikastaroak egitarauaren muina izan dira beti, eta ezagutzetan sakondu edota horiek areagotzera zuzenduta, prestakuntza jarduera bat dira. - Tailerrak:Tailerrak ezagutza tazitu eta eskumen praktikoak bereganatzera zuzenduta daude. Bereziki, sormen, hobekuntza eta teknika instrumentalei lotutako gaien inguruan ikasteko balio dute. - Eskolak:“Udako Eskolak” prestakuntza espezializatuko jarduera ildoa dira, eta epe ertainean irauteko helburuarekin, urtero aukeratutako gaiaren alderdiak jorratzen dituzte. Gizarte eragile baten (Enpresa, Fundazioa, Elkartea…) edo eragile zientifiko edo akademiko baten laguntzaz antolatzen dira, erreferentziazko prestakuntzari buruzko programak lortze aldera. Bere kalitateagatik eta bertaratzen direnak elkarren segidako edizioetara etortzeko asmoagatik bereizten dira. - Jardunaldi profesionalak:Sektore profesionalekin lotutako eduki berezien tratamendura zuzenduta daude jardunaldi profesionalak. Elkarte Profesional, Enpresa, Elkargo Profesional eta bestelako Erakundeekin elkarlanean antolatzen dira. - Kongresuak:Ikerlanak, teoriak, esperientziak, “Know-how” delakoak garatu eta aurkeztea dute xede Biltzarrek. Elkarte Zientifiko edo Profesionalekin elkarlanean antolatzen dira. - Jarduera irekiak:Udan zehar, publiko orokorrari zuzendutako jarduerekin osatzen da eskaintza. Ekintza hauek ikasgeletan garatutako jarduerekin loturik daude. Doakoak dira eta programak ixten ditugun arabera argitartuko ditugu. ¿Ikastaroen gaiakUda Ikastaroetako programa, gaika sailkatzen da. Gaiaren izenaren gainean sakatuz, ziklo bakoitza osatzen duten jarduerak ikusi ahal izango dituzu:- Arkitektura eta Hirigintza
- Bizitzaren bidaia
- Kriminologia
- Zuzenbidea
- Ekonomia eta Enpresa
- Historia
- Gizartea
- Hezkuntza
- Komunikazioa
- Artea eta Kultura
- Literatura eta Hizkuntzalaritza
- Iraunkortasuna
- Elikadura
- Osasuna
- Psikologia
- Berdintasuna
- Kirola
- STEAM
- Zahartzaroa
- Zientzia eta TeknologiaZiklo bereziak:Ikastaroak gaika sailkatzeaz gain, badira beste hainbat programa, publiko zehatzei zuzendutakoak:- Ikastaroak guztientzatHiritar guztiei zuzenduta daude eta gai zabal eta anitzak hartzen dituzte. Ikastaro hauetan, matrikula murriztua eskaintzen da liburutegiko edo dagokion kultura etxeko bazkide txartela aurkeztuta. IKASTAROAK GUZTIENTZAT- "Irakasteko ikasten" programa Eusko JaurlaritzaUda Ikastaroek matrikula murriztuak eskaintzen dio EAEko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketeko irakasleei, egitaraua osatzen duten ikastaroetarako. Ziklo hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean prestatzen da. Ziklo honetako ikastaroak homologatuko ohi dira, horietara joaten diren irakasleek dagokien ziurtapena izan dezaten. Homologazio-kodeak jaso bezain pronto gehituko dira Ikastaroen fitxetan. IRAKASTEKO IKASTEN - EJ IKASTAROAK- "Irakasteko ikasten" programa Nafarroako GobernuaNafarroa Foru Komunitate-ko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako ikastaroak. Ikastaro hauek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren baliozkotzea izango dute unibertsitatez kanpoko irakaleentzat. Gaur egungo osasun-alarmaren ondorioz, homologazio-prozedura geldirik dago; homologazioak izan bezain laster, ikastaro bakoitzean jakinaraziko dira. IRAKASTEKO IKASTEN - NG IKASTAROAK- "Osasuna, pertsonekiko konpromisoa"Urteko egitarautik, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloa osatzeko hainbat ikastaro presentzialk aukeratzen dira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean prestatu ohi da ziklo hau. Matrikula murriztua izango dute EAEko osasun publiko arloko profesionalek. Prestakuntza hobetu eta eguneratzera zuzenduta dago zikloa. OSASUN IKASTAROAK

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak