IZARO: "Cerodenero" (Galdakao - urriak 5)

IZARO: "Cerodenero" (Galdakao - urriak 5)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

galdakao.eus

Non

Torrezabal Kultur Etxea

Noiz

05/10/2024

Izaro Andres (ahotsa, pianoa, gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Iker Lauroba (gitarra), Julen Barandiaran (baxua), Mattin Arbelaitz (bateria). Izarok aurrekaririk gabeko arrakasta lortu zuen bere lehen 4 diskoei esker; izan ere, milioika entzunaldi lortu zituen eta horrela nabarmendu eta bihurtu zen ospetsu. Ondorioz, Mallabiko abeslaria esparru eta jaialdi handietan aritu zen Euskadin, Espainian eta Europan. Horren guztiaren ondoren, gelditzeko beharra iritsi zitzaion, fokuetatik urruntzekoa, normaltasunera, bizitza organiko batera itzultzekoa, “egunero ohea egin behar izango zuen” bizitzara. Suspertzeko beharra, isolatzeko beharra, indarberritzeko beharra zuen, buru-argitasun heldu batetik sortzeko, aurreiritzirik gabeko barne-bidaia bat egitera ausartzeko. Horrela sortu zen, urte baten ondoren, cerodenero (2023), artista baten sorkuntza ariketa bat, esperientzia izan arren berritzeko eta arriskatzeko gogoa duen artista batena; begirada garaikide batetik, poparekin, sustraiarekin eta elektronikarekin egindako disko bat da horren emaitza. Lan honetan, Izarok bitxi txikiak sortu ditu, maitasuna eta amorrua transmititzen duten abestiak, gure munduaz, oinazeaz, esposizio publikoaz eta egungo gizarteaz… hitz egiten dutenak. Kantatu eta dantzatzeaz gain, Izarok konposatuak dira abestiak, ekoizpen artistikoaz bera arduratu da Eñaut Gaztañagarekin batera, eta bideoklipen arte zuzendaria ere bera izan da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak