"Erresistentzia arazo fisikoa da"

"Erresistentzia arazo fisikoa da"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oiartzun.eus

Non

Oiartzungo Udal Aretoa

Noiz

25/10/2020

Noiz hasten da promesa bat materia bihurtzen? Nola egin korrika norbere gorputzetik?Gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performanzea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desirak ironikoak eta diziplinamendu ariketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “diskapazitatea” kontzeptua barrutik lehertzeko. Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibili ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. BiografiakDonostiako TAEn(2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen Dantzertin (2019). Azken urteetan hainbat kolaborazio burutu ditu Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan (Zanbuia 2018, Zauri Bolodia 2019, Eztena Jaialdia 2019, besteak beste) eta egun Horman Poster kolektiboaren Antigone edo ezetzaren beharra bitartekaritza eta sorkuntza proiektuan dabil buru-belarri lanean. Kapazitismoa eta lodifobia bezalako gaiak ditu intereseko bere lanetan. Performancea/dramaturgia berriakEuskaraz

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak