Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat (Tabakalera)

Irla mortu bat. Zinema programa bizigarri bat (Tabakalera)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

09/04/2024-etik 12/04/2024-era

ELÍAS QUEREJETA ZINE ESKOLAREN 2023-2024 PROMOZIOKO KOMISARIOTZAKO IKASLE TALDEAK GARATUTAKO ZIKLOA, TABAKALERAREN LAGUNTZAREKIN. Irla mortu batera iristea esperientzia berezia da. Zer espero dugu kontinentetik urrun? Bakardadearen larritasuna? Askapenaren ametsa? Uharte bat, benetakoa edo irudimenezkoa, berriro hasteko lekua da. Berriro haste hau da ziklo honen abiapuntua, Tabakalerako zine aretoan garatua. Azken finean, zine areto bat hartu eta biltzen duen uharte bat  ere bada, aukera berrietara zabaltzen dena. Programa honetako filmen galdera da nola bizi leku batean, nola planteatu elkarrekin bizitzea, nola irten isolamendutik eta nola aurkitu elkar. Programa hau, Elías Querejeta Zine Eskolaren 2023-2024 promozioko Komisariotzako ikasle taldeak batera garatua, Apichatpong Weerasethakul, Sílvia das Fadas eta Sharon Lockhart artisten filmek osatzen dute, besteak beste. Gainera, Santa Klara uharteari eta Faisaien Uharteari buruzko instalazio bana izango ditu: Deva Peredaren Lika eta Ana Júlia Silvinoren ODOYÁ EZ DAGO!Egitaraua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak