Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart non ote nintzen ni?"

Txirri, Mirri eta Txiribiton: "Bart non ote nintzen ni?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturleioa.com/agenda/bart-non-ote-nintzen-ni/

Non

Kultur Leioa

Noiz

29/12/2020

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal artzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Orain 47 urte hasi ziren eta beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak (Zapi zuria, Altza felipe, Zirtzart, etab. ) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
Euskara txikienetan sustatzen hasitako proiektua, familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da. Txirri, Mirri eta Txiribiton lehengo lepotik dabiltza, Euskal Herriko txoko guztietan
muturra sartuz. 1988an kaleratutako “Bart, non ote nintzen ni?” abestia abiapuntu, Euskal Herrian zehar ospatzen diren jai eta tradizioen alde politak zein astakeriak (lapurretak, jipoiak, txapelketa eroak) plazaratzen ditu. Danborrada, Zeledon, Marijaia, San Fermin eta Maskarada dira, besteak beste, protagonistak. - EGILEA, ZUZENDARITZA, KOREOGRAFÍA: Kattalin Ansorena.
- ANTZEZLEAK: Peru Ansorena, Kattalin Ansorena, Juanma Zaldua.
- MUSIKA: Jose Ignazio Ansorena.
- SOINU TEKNIKARIA: Jokin Garmendia.
- HIZKUNTZA: Euskaraz.
- IKUSLEA: +2 urte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak