"Ahotsak"

"Ahotsak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Kultur Leioa

Non

Udaletxea

Noiz

03/10/2020

Leioako kaleko arteak 2020ren barruan. Ahotsak memoriaren labirintoetan barrena egindako ibilbide bat da, denborak ezereztutako adimenetan zabuan dabiltzan eta askotan ahaztu egiten diren bideetan barrena egindakoa. Hondamendiak, bakardadeak, bidegabekeriak, oinazeak eta gerren zentzugabekeriak utzitako hutsuneaz mintzo dira. Ahotsak entzunez, isiltasuna hitzek betetzen dute, lekukotzek, eta horiek lagunduko digute hausnartzen, ulertzen eta esna gaudela amesten, gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzeko. Lan honek, heriotza gorabehera, bizirik dagoen itxarope-naren oda bat izan nahi du, baina, batez ere, Gernikan ger-tatutako sarraski hartatik bizirik atera zirenen lekukotzari argia eman nahi die. Ondorengoetako bat naizen aldetik, funtsezko berraurkitze bat da, pertsonala eta behar-beharrezkoa, sentimendu sakonenaren ikuspegi zorrotzarekin izandako berraurkitze bat, sentimendu horiek bultzatu naute-eta nire nahigabea kontatzera eta adieraztera, ez bakarrik gertatu zenaren inguruko nahigabea, baizik eta munduko leku askotan egun gertatzen denaren ingurukoa. Etorkizunaz mintzo diren ahotsak dira, bakearen eta itxaropenaren aldeko ahotsak- Zuzendaritza eta ideia: Ziomara Hormaetxe
- Koreografia eta interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
- Musika: Aitor Etxebarria, Dodi
- Argazkia: Sergio Marcos
- Gernikako bonbardaketaren biktimaren lekukotasuna: "Tia Luisita" Luisa Garcia GOIOGANA
- Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta.
- Dantza Hirian Jaialdiak ekoitzi du.
- Gernikako Udalak laguntzen du.
- Egoitza artistikoa: Malandain Ballet Biarritz, Dantzagunea (Gipuzkoa), Astra Gernika (Gerra Zibileko arma fabrika zaharra). Gernikako bonbardaketaren bunkerra)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak