UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Visual thinking: el dibujo para comunicar, comprender y pensar" (online)

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Visual thinking: el dibujo para comunicar, comprender y pensar" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Non

Online

Noiz

01/06/2020-etik 29/09/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. Paul Valéry poetak zioenez «irudiak ez dauden gauzak jartzen ditu begien eta memoriaren aurrean». Esaldi horrek bisualtasunak komunikatzeko, ulertzeko eta memorian irauteko tresna gisa duen ahalmena laburbiltzen du. Hitzak ez dira pentsamenduaren tresna bakarrak, ezta komunikaziorako tresna bakarrak ere: irudiek ere adierazten eta irudikatzen dute; denotatzen eta konnotatzen dute, eta, ahozkoaren modura, hizkuntza bisualak esanahi bat eta arau propio batzuk ditu. Bestalde, gero eta beharrezkoagoa da begiradak eta ikuspegiak edukitzea, zeinak lagungarriak izango baitira bileretan, topaketetan eta partaidetza espazio kolektiboetan ditugun solasaldiak diseinatzeko unean gogoan izan dezagun espazio horien emaitza gisa geratuko zaizkigun aktei, memoriei eta dokumentuei bizitza eman eta aberastu behar direla. Testuinguru horretan kokatzen da bideratze grafikoa, pentsamendu bisualaren tresna bat, marrazkiaz eta hitzez baliatzen dena ideiak sortzeko eta sormenetik abiatuta komunikatzen laguntzeko. Visual Thinking gisa ezaguna, tresna hau, beste komunikazio modu bat emateaz gainera, baliagarria da askotariko edukiak azaltzeko eta lan taldeen inplikazioa aktiboa areagotzeko. Haren oinarrian kontzeptu marrazketa gisa ezagutzen dena dugu: marrazki soil eta erabilgarri bat, gako hitz eta mezu esanguratsuekin konbinatuta edozein komunikazio eduki edo ekintzaren kontzeptuak eta gako ideiak bisualki adierazteko aukera ematen duena. Ez da marrazki preziosista bat (bideratze grafikoa egiteko ez da beharrezkoa ongi marrazten jakitea ); haatik, marrazki eskematiko eta argi bat da, baina, esanahi bete-betea du. Prestakuntza proposamen honen bidez, ikasleek Visual Thinking-aren ahalmena ezagutu, eta haren erabileraren gakoen berri izango dute, beren arlo profesionaletan aplikatzeko. - Informazio gehiagoHelburuak

Komunikazio bisualaren oinarriak eta pentsamendu bisualaren prozesua ezagutzen hastea.

Kontzeptu marrazkia eta Bizitako Gramatikaren oinarriak ezagutzea.

Visual Thinking bidez eduki bat nola lantzen den ulertzea: kontaera grafikoaren gakoak.

Visual Thinking-en teknika nagusietako batzuk ikastea: shechnoting-a, sintesi grafikoak, graphic recording: mundu bisualak.

Visual Thinking edo Pentsamendu Bisualaren ahalmenak ezagutzea, eta lan arloan nola eta zertarako erabil daitekeen ikastea. Jarduera nori zuzenduta

- Publiko orokorra

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak