"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Les quatre cents coups"

"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Les quatre cents coups"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.org

Non

BilbaoArte

Noiz

28/09/2020

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa. Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin. Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi). Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel. : 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte. Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea. Les quatre cents coups (Los 400 golpes)Antoine Doinel, hamabi urteko nerabe paristarra, gurasoen ezkon-arazoen biktima da. Bere etxe disfuntzionalak diziplinarik gabeko ikasle bihurtzen du, etxean ez duen arretaren eske. Egun batean maitale batekin aurkitzen du ama, eta horrek ezegonkortasun emozional eta erru zentzu handiagoa eragiten dio. Ikastetxean duen portaera are larriagoa da, erreformatorio batean barneratuko baitute. Hala ere, eta eragozpen guztiak gorabehera, Doinelek bere amets handia betetzeko modua aurkitzen du: itsasoa ikustea. Film hau François Truffaut zuzendariaren opera prima da, eta, gaur egun, Nouvelle Vagueren obra bereizgarrietako bat. Los 400 golpes bost pelikulako serie bateko lehena da, zeinetan Doinelen bizitza gorabeheratsua kontatzen den, zuzendarian oinarritutako pertsonaia erdi-autobiografikoa. - Jatorrizko izenburua: Les quatre cents coups
- Zuzendaritza: François Truffaut
- Gidoia: Marcel Moussy
- Musika: Jean Constantin
- Argazkigintza: Henri Decae
- Protagonistak: Jean-Pierre Léaud, Claire Maurier, Albert Rémy, Guy Decomble

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak