"Rugbylariak", Sergio Monederoren erakusketa

"Rugbylariak", Sergio Monederoren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bizkaie.biz

Non

Casa Torre Salazar

Noiz

02/10/2020-etik 30/10/2020-era

Rugbylariak argazki proiektuaren bidez autoreak errugbia praktiketan daben kirolariak atxakitzat hartuz giza sentimendu eta adierazpenak islatu gura izan ditu. 2017an hasitakoak emoitza hau ekarri deusku.

Sergio Monedero Suhigarai-k kirol hau aukeratzeko emondako arrazoiak zehaztu ditu: Esfortzua, lana eta indarra ardatz dituan kirola da eta holako ezaugarriak dituen personakana hurreraketa zintzoa proponiduten dau, hurreko erretratua, zintzoa eta zuzenaren bidez lortutako emoitzea. Erakusketa hau egin ahal izateko autore talde, jokalari, tekniko eta entrenatzaileakaz egon da egilea. Lan ordu eta alkarrizketa asko egin behar izan ditu beharrezkoa dan konfidantzea lortzeko. Ez zituan argazki hutsak gura, gauza sakona eta aberasgarriagoa baino. Danetara, 100 kirolari baino gehiago pasau dira kamarearen aurretik, ehun alkarrizketa baino gehiago izan dira, protagonistak eta euren motibazinoa hobeto ezagutzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak