Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Lehiaketa 2021

Rafael Mikoleta Eskolarteko Ipuin Lehiaketa 2021

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Noiz

03/12/2020-etik 29/01/2021-era

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen lehiaketaren hogeita hamahirugarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Lehiaketa lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da. Lehiaketa honen helburua ikasle bilbotarren artean euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea da. Horrela, uriko gazteak euskara eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzen ditugu, haurrentzako ipuinak idatziz. OINARRIAKLehiaketara aurkezten diren ipuinek honako baldintza hauek bete behar dituzte:- Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak.
- Originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.
- Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin.
- Gaia librea
- eta 2 eta 4 orri bitarteko luzera izan behar dute. Ipuinak aurkezteko epea 2021ko urtarrilaren 29an itxiko da, 14. 00etan, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo) aurkeztu beharko dira. Lanak aurkezteko moduari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen-abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira. Lehiaketaren oinarriak www. bilbao. eus udal domeinuan eta www. bilbaoeuskaraz. eus orrian egongo dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2. 000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz. KATEGORIAKSariak lau kategoriatan (A, B, C eta D) emango dira:- A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
- B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
- C kategoria: DBHko 1. eta 2. mailak.
- D kategoria: DBHko 3. eta 4. mailak. Guztira 12 sari banatuko dira, hiru kategoria bakoitzeko:- 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak.
- 2. saria: 140 euroko balioa duten opariak.
- 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak. Gainera, bada beste kategoria bat, "Bilbao Balioen Hiria Saria", non Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetako bati erreferentzia egiten dioten bi ipuin saritzen diren. Bi sari horiek 150 euroko balioa dute eta DBHko ikasleentzat dira. EPAIMAHAIAEpaimahaia literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Hauek: Igone Etxebarria, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso. RAFAEL MIKOLETAEuskarazko ipuinen lehiaketa honen izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren ohoreetan. Sariketa 1988 urteaz geroztik egin da etengabe. Aurreko edizioan, 882 ipuin aurkeztu ziren 8 eta 18 urte bitarteko adingabeenak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak