Ardanzaren ondarea

Jose Antonio Ardanza lehendakariaren ondarea hogei lerrotan doi-doi laburbiltzekotan, hona lau abiapuntu baino ez:

Elkarrizketa eta adostasunaren lehendakaria. Ardanzak hasiera beretik erakutsi zuen lehenago zela demokrata abertzale baino. Ideologia kontrajarrien arteko elkarbizikidetza aldarrikatu zuen eta Espainiaren barruan “eroso” sentitzeko moduren bat aurkitu beharra proposatu. Sentipen hau eskandalutzat jo zuen alderdiren batek 1986an. Orduan galbide onartezina zena praktika arrunt eta orokorra da gaur egun.

Biolentziaren kontrako ituna. Ardanzak eragin eta bideratu zuen Ajuria Eneko Ituna, non, Herri Batasuna izan ezik, alderdi guztiak elkarrekin bilarazi zituen talde armatuaren aurka. Mahai hartan egin zitzaion aurre, lehen aldiz elkarrekin, ETAri, eta mahai berean hasi zen, euskal gizartearen aurrean, ETAren porrota.

Euskal ekonomiaren garapena. Ardanza lehendakari hautatu zutenerako, indarrean zeuden Gernikako Autonomia Estatutuak abian jarritako hainbat erakunde (1), baina lehendakari berriaren ardurapean sustatu ziren zenbait egitasmo innobatzaile zehatz. Esaterako: kluster-sistema, Zero Akats kalitate-programa, nazioartekotasunaren erronka  edo sektoren berrien aldeko apostua, aeronautika eta farmazeutika kasu. Ardanza Ajuria Enean sartu zenean (1986),  %22,5 zen langabezia Euskadin (Espainian, %20,8), eta alde egin zuenean (1998), berriz, %15,6 (Espainian, %18).

Programa sozialik aurreratuenak. Ardanzaren lehendakaritzaren garaian jarri ziren (2) indarrean lau gizarte-programa nabarmen garrantzitsu: Diru-sarrerak bermatzeko errenta, Pobreziaren aurkako plana, Gizarte-larrialdeterako laguntzak eta Gizarterako gutxieneko diru-sarrera. Lauak zein baino zein aitzindariak eta, espainiar autonomien artean, aurrenak.

 1) Energiaren Euskal Erakundea, SPRI, Teknologia Parkeen Sarea, Euskal Herriko Arrisku-kapitalaren kudeaketa eta beste,  ekonomia esparruan. Baita ere, beste hainbat arlotan, EiTB, EOS, HABE, Euskalmet etab. . tarteko. 

 2) Jose Ignacio Arrieta zelarik arlo-sailburu. . Jose Antonio Ardanza lehendakaria. Ajuria Enea, 1988

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak