Korrika 2024 Donostian: Jarraitu zuzenean

Korrika 2024 Donostian: Jarraitu zuzenean

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiaeuskaraz.eus

Noiz

23/03/2024

Donostiak martxoaren 23an hartuko du Korrika 2024. Arratsaldeko 18:00etan iritsiko da Martutenera eta hiria zeharkatuko du. Bestalde, martxoan zehar, Korrika Kulturalaren barruan hamaika ekitaldi antolatu dituzte Auzoetako Euskara Batzordeek hiriko eragile askorekin elkarlanean. Batzorde horiek antolatutako egitarauak auzoka ikus daitezke, eta dataren arabera ikusteko agendan sartu. - Korrika 2024 Donostian: ibilbidea (jpg)
- Korrika Kulturala 2024: egitaraua
- Korrika 2024: ibilbidea (jpg)HARRO HERRI (23. KORRIKAren abestia eta bideoklipa)

Maite Arroitajauregi "Mursego"k konposatu du 23. Korrikako kantua. Minisinfonia hau "pop barrokoko" kantu bat da, eta Irundik Baionara entzungo da martxoaren 14tik 24ra. Amaia Badiolak zuzendu du bideoklipa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak