Pasaiako Dantza Festibala 2024: "Lau eme"

Pasaiako Dantza Festibala 2024: "Lau eme"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pasaiakodantzafestibala.info

Non

Luzuriaga parkea

Noiz

07/06/2024

2024ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan. Piezak emakumeei ematen die ikusgarritasuna eta urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka erakusten du. Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Pausuz pausu historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumerainoko bidaia egingo da. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta erabakitzeko eskubidea duena. Itxuraz libre eta independentea…baina oraindik euren jokabideak uneoro epaitzen dituen gizarte batean. - Zuzendaritza: Aiert Beobide
- Antzezleak: Irati Sorondo, Nagore Zabala, Amaiur Luluaga eta Libe Sukia
- Jantziak: Ramón García
- Ekoizpena eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
- Teknika arduraduna: Anartz Beobide

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak