2024ko Pasaiako Dantza Festibalaren barruan. Piezak emakumeei ematen die ikusgarritasuna eta urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka erakusten du. Kanpotik itxura ederra bazuten ere, sakonean zapalduak eta otzanak ziren garaiko emakumeek emango diote hasiera pieza honi. Pausuz pausu historian zehar emandako aurrera pausoak erakutsi nahian, gaur egungo emakumerainoko bidaia egingo da. Bere lanean baloratua izatea lortu duen emakumea, gizartean hitza eta erabakitzeko eskubidea duena. Itxuraz libre eta independentea…baina oraindik euren jokabideak uneoro epaitzen dituen gizarte batean. - Zuzendaritza: Aiert Beobide
- Antzezleak: Irati Sorondo, Nagore Zabala, Amaiur Luluaga eta Libe Sukia
- Jantziak: Ramón García
- Ekoizpena eta diseinu grafikoa: Iurre Aranburu
- Teknika arduraduna: Anartz Beobide
Pasaiako Dantza Festibala 2024: "Lau eme"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
pasaiakodantzafestibala.info
Non
Luzuriaga parkea
Noiz
07/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.