"Birritan bortxatua"

"Birritan bortxatua"

Gertaeraren datuak

Non

Lonbo Aretoa

Noiz

05/12/2020

Herriko jaiak, bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da protagonista. Antzezlanak emakumeak erasoari eta horren ondorio zailei, nola aurre egiten dion eta epaiketaren bizipena du ardatz. Pentsatu al duzu inoiz nola sentituko zinateke zure lagun edo senideari gertatuko balitzaio zuri hori gertatuko balitzaizu? Ikuskizunak protagonistaren lekuan jartzeko aukera ematen digu. Gaur egungo gure gizarteaz hausnartzeko parada ezin hobea. Nagore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere. Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. - Egileak: Saioa Royo, Ion Martinez
- Zuzendaritza: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
- Aktoreak: Saioa Royo eta Ion Martinez
- Konpainia: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
- Argien eta soinuaren diseinua: Factory Logistika
- Jantziak eta eszenografia: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea
- Argazkiak eta diseinua: Makoki Faktoria

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak