"Arantzazu" (Gasteiz)

"Arantzazu" (Gasteiz)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Arantzazu

Non

Vital Fundazioa Kulturunea

Noiz

07/06/2024

Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua. Horregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe. Fitxa teknikoaGeneroa: DokumentalaJatorrizko titulua: ARANTZAZUIraupena: 70 minutuZuzendaria: Pello SarasuaHizkuntza: EuskeraJatorrizko hizkuntza: EUSKERAAzpitituluak: Ez

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak