Herri Musikaren Jardunaldiak 2020: Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Herri Musikaren Jardunaldiak 2020: Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Soinuenea Fundazioa

Non

Musikene, Eresbil eta Soinuenean

Noiz

18/09/2020-etik 20/09/2020-era

Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira. Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu. Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu. Izena emateko epea irailaren 7an bukatuko da. OHARRA: Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du Soinueneara. - Izen-ematea eta egitaraua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak