Dantzan Bilaka 2020: "Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?" (Thiago Granato)

Dantzan Bilaka 2020: "Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan?" (Thiago Granato)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ADDE Dantza

Noiz

26/08/2020-etik 29/08/2020-era

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua den Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren programaren jarduerak 2020an egiten ari dira Azkuna Zentroan.

Urte osoan zehar garatzen da Dantzan Bilaka, lantegien, egoitzen eta laguntza artistikoen bidez, partaideak elkartzeko, beren burua aintzatesteko eta praktiken inguruan hausnartzeko.

Tailer horietako lehena, "Cuerpo Interrumpido o los Trazados de la Atención", Ana Buitragok eman zuen, 2020ko otsailean, AZn.

Programa osatuko duten bigarren eta hirugarren tailerrak eta parte-hartzaileen egoitza artistikoak abuztuaren 24tik irailaren 6ra bitartean egingo dira Azkuna Zentroan. Bi asteko lan trinkoa izango da, eta koreografiak sortzeko prozesuetan elkarrekin bizi, trukatu eta sakondu ahal izango dute. --SINOPSIAEskuek hainbat testuinguru sortzeko, sartzeko, erretzeko, urtzeko, fusionatzeko, mugitzeko, ustiatzeko eta eraldatzeko duten gaitasun performatiboari buruzko azterlan koreografiko baten bidez, Thiago Granatok murgiltze artistikorako gonbita egiten du. Murgiltze artistiko horretan, banakako eta taldeko lan-egoerak parte-hartzaile bakoitzaren praktika artistikoei buruzko hausnarketa-tresna gisa gidatuak eta erabiliak izango dira.

IZEN-EMATEAK:Idatzi info@addedantza. org helbidera.
-> Interesatuek curriculum vitae labur bat bidali behar dute, eta honako galderari erantzun: ZERK MUGITZEN DITU ZURE ESKUAK BESTEAREN NORANTZAN?

EPEA: 2020ko abuztuaren 10etik 23ra.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak