Korner 2024: "BRAZALETE LIVE: ¡QUE VIENEN LOS VASCOS!"

Korner 2024: "BRAZALETE LIVE: ¡QUE VIENEN LOS VASCOS!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

korner.eus

Non

Reale Arena

Noiz

07/06/2024

Korner 2024 jaialdiaren barruan. ANDONI AGIRREGOMEZKORTAAITOR LAGUNASZer esango zenuke horrelako plan bati buruz? Reale Arenako sarrera noblean ongietorria emango dizugu, edaria eta mokadutxoa gure kontu; ondoren bisita berezi bat eskainiko dizugu, sariak, jokalarien aldagelak eta beste txoko sakratu batzuk ikusteko, eta, azkenik, Premium Gunera eramango zaitugu, zelaian bertan, Brazalete Negro podcastera zuzenean joateko. Lisboa, 1922ko ekainaren 27a. 16 gipuzkoar eta 4 bizkaitar ontziratu dira Alemaniako Cap Polonio transatlantikoan, Hego Amerikara bidean. Buenos Airesen Belauste erbesteratua ere gehitu zitzaielarik, euskal selekzio bat osatuko zuten, diru eta prestigio bila. Lehendabiziko aldia da penintsulako talde batek itsasoaren beste aldera bira bat egiten duela. Baina ezer ez da aterako aurreikusita zegoen bezala. Aitor Lagunas Panenka aldizkariko editoreak aurkeztuta, atal honetan Andoni Agirrezgomezkorta aktorea izango da gonbidatu berezia. Ahaztuko ez duzun topaketa. Antolatzaileak: Panenka Podcast, Radio Primavera Sound, Korner Festibala.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak