FAIR SATURDAY 2020: "Gora Bihotzak"

FAIR SATURDAY 2020: "Gora Bihotzak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

12/12/2020

Kontzertua abenduaren 12an izango da Euskalduna Jauregian, eta Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Izaro, Zetak, Idoia, Pascual Molongua eta Kirmen Uribe arituko dira bertan. Ekitaldian beraien lan esanguratsuen bertsio bereziak interpretatuko dituzte, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral Elkarteak lagunduta; guztiak, Fernando Velázquezek moldatuta. Gora Bihotzak ikuskizunaren helburua da, musikaren bitartez, gizartea animatzeko mezu bat bidaltzea, une zailak baitira hauek. Nahiz eta aurrez aurre ikusteko 400 pertsonak bakarrik joan ahalko duten, zuzenean emango da streaming bidez (360º-ko kamerarekin), eta EITBk ere grabatuko du, Gabonetan emateko; hala, ikusi nahi duen ororentzat eskuragarri egongo da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak