"Mnemósine", Carmen Palomero

"Mnemósine", Carmen Palomero

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eibar.eus

Non

Portalea

Noiz

20/09/2024-etik 20/10/2024-era

MNEMÓSINE izenburupean, Carmen Palomero Contreras artistak (La Gallega, Burgos, 1957) 1994 eta 2024 urteen artean egindako obren aukeraketa bat aurkeztuko du Portalean. Carmenek Teknika Grafikoetan (1994) eta Pinturan (1998) lizentziatu zen EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta argazkigintza eta zeramika ere ikasi zituen. 1999an doktoretza-ikastaroak egin zituen, eta 4 urteko iraupeneko ikerketa-proiektu bat garatu zuen, “La poética del Index - Memoria de un recorrido - Tiempos anacrónicos que conforman una identidad” izenekoa, Eusko Jaurlaritzaren beka jaso zuena. “Nire esperientziatik abiatuta lan egitea proposatu nuen, baina niregandik gertu sentitzen nituen artistak analizatuz; lehenik Rauschenberg aztertu nuen, gero Beuys, eta haiek Duchamp-engana eraman ninduten. Natura ezagutza-leku gisa erabiltzen dut. Aurkezten dudan lana esperientzia hauen emaitza da: argazkia, grabatua, pintura, zeramika, brodatua, bideoa, aurkitutako objektuak, instalazioa, elkarrekin erlazionatzen dira, diskurtso poetiko bat sortuz”. Mnemósine tituluak keinu bat egiten die Aby Warburg-i eta garai desberdinetako haren “Irudien bidezko pentsamendua”-ri, zeintzuk zurrunbilo batean bezala nahasita diskurtso berriak sortzen dituzten. (Mnemósine: memoriaren pertsonifikazioa, musa eta musen ama).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak