2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia--Artea plazer bat da zentzumenentzat, eta bada ere hura sortzen duen garaiaren eta gizartearen isla leiala eta kultura adierazpen zainduenetako bat. Orain dela milaka urte egindako labarretako artearen pinturetatik egungo performance urratzaileenetara, askotariko proposamenek (plastikoak, arkitektura, zinema, eta beste arte bisual batzuk…) giza izpirituaren bilakaeraren mapa ilustratu bat deskribatzen dute. Legatu materialaren eta ondarearen azterketa Artearen Historiako Graduaren ardatz nagusietako bat da, eta prestakuntza sendoa eskaintzen die ondarearen kudeaketan eta zaintzan lan egin nahi dutenei.
Artearen Historiako Graduak beharrezkoak dituzun tresna teorikoak eta praktikoak emango dizkizu, artea zure etorkizuneko lanbidea izan dadin, bai egungo sormen eta kultura adierazpenen inguruan, bai iraganeko sormen prozesuen eta haien ondareen azterketan.
Kanpoko borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu enpresa eta erakunde publiko askotan, eta mugikortasun programez gozatu ahal izango duzu Europako eta Amerikako unibertsitatetan.
UPV-EHU: Artearen Historiako Gradua
Gertaeraren datuak
Antolatu du
UPV-EHU
Non
Letren Fakultatea
Noiz
07/09/2020-etik 09/07/2021-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.