UPV-EHU: Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

UPV-EHU: Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

Arte Ederren Fakultatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

2020-2021 ikasturtean UPV/EHUn sartzeko egin beharreko tramiteen egutegia--Sorkuntza eta Diseinuko Graduak, arteen eta giza zientzien arlokoak, zure prestakuntza sormenaren, kulturaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratzeko aukera emango dizu. Sorkuntza plastikoak eta diseinuak, ezagutza forma moduan ulertuta, beraiekin dakarte nagusiki dinamikoa den diziplina anitzeko jakintza, gizartearen erritmora eta haren eskaeretara egokitzen dena.

Titulazioak prozesu artistikoen praktika, analisi eta kritikaren bidezko prestakuntza eskainiko dizu eta eskuratuko dituzun baliabide teoriko eta praktikoen bidez aukera izango duzu honako aipamen edo ibilbide hauetakoren batean espezializatzeko: Objektuaren Eremua: Zeramika; Diseinu Grafikoa; eta Ilustrazioa.

Sakonetik ezagutuko dituzu berrikuntza eta ikerketa estrategiak eta metodologia sortzaileak, eta goi mailako unibertsitate hezkuntzako profesionalen laguntza izateaz gain, eskura izango dituzu Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen giza baliabideak, materiala, teknologiak eta azpiegitura espezializatua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak