"Quitamiedos"

"Quitamiedos"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

sestao.eus

Non

Sestaoko Musika Eskola

Noiz

22/05/2020

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta. Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute. - Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
- Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti, José Dault
- Aktoreak: Jesús Barranco, Luis Moreno
- Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
- Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
- Argiztatze-diseinua: Javier Ruíz de Alegría
- Produkzioa: Kulunka Teatro
- Fotografia: Aitor Matauco
- Banaketa: Proversus, Portal 71

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak