Santueneko asteburuko kontzertuak, streaming bidez zuzenean

Santueneko asteburuko kontzertuak, streaming bidez zuzenean
Kultur Birako ekitaldietan izen ematerik izan ez baduzu edota sarrerarik gabe geratu bazara adi; asteburuan Santuenean iragarri diren kontzertuak zuzenean streaming bidez ikusteko aukera eskainiko du antolakuntzak. Santuenean direnekin batera online bidez lau kontzertuez gozatzeko aukera izango da ostiral eta larunbat gaueko 22:00etan; Natali eta jendaurreko lehen emanaldia eskainiko duen Ameba herriko taldeena. Liher eta Izaki Gardenak izango dituzte bidelagun.