Gaztea Sarietan, Zetak eta Izaro garaile nagusiak

Gaztea Sarietan, Zetak eta Izaro garaile nagusiak
Rikardo Arregi sariez gain, atzo Gaztea Sariak ere eman zituzten, eta bertan Zetak taldea (hiru sari) etaIzaro Andres kantaria (bi sari) izan ziren garaile nagusiak. Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak aurkeztutako gala batean, bederatzi ataletan banatu zituzten satiak Donostiako Kursaal aretoko ekitaldi batean. Gala EITB Nahieranen ikusgai dago jada. Atalez atal hauek izan ziren garaileak:- Urteko fenomeno edo ekimena: Berri Txarrak taldea, "Ikusi Arte" agur-birari esker. Finalistak izan ziren Zaporeak proiektu solidarioa, El hoyo filma eta Egunean Behin joko/aplikazioa.
- Urteko talde edo bakarlaria: Zetak. Finalistak izan ziren Belako, Izaro,  eta Gatibu.
- 2020 urteko kantu onena:Libre (Izaro). Finalistak: Hegan (Zetak), Aukera (En Tol Sarmiento), Ezpainetan odola (Skakeitan).
- Disko onena: Skakeitan (Nola galdu denbora). Finalistak:Belako (Plastic drama), Zea Mays (Atera) eta Willis Drummond (Zugzwang).
- Zuzeneko onena: Zetak garaile. Finalistak: Xabi Bandini, Belako eta Eñaut Elorrieta.
- Bideoklip onena: Izaro (Invierno a la vista). Finalistak: Sua (You don't care), Zetak (Pater noster) eta Belako (Tie me up).
- 2020. urteko pertsonaia: Itziar Ituño aktorea. Finslistak Twin Melody (Aitana eta Paula Etxeberria ordiziarrak); Orioko nesken arraun taldea eta "El Conquis" saioko aurtengo irabazle Mikel Perez.
- Covid-19 pandemiaren baitan, konfinamenduko abesti edo bideo onena: Zeinen ederra izango den (Zetak). Finalistak: Zurekin batera (ETS); Tiempo ausente (Izaro), eta Harbide zilar bat (Eñaut Elorrieta). Azkenengo klip hori itsatsiko dugu, Izaroren Libre atera baikenuen bere garaian, eta aurtengo klip onena gazteleraz izan delarik. . . ba beste hau, Zetakena:

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak