Lazarraga sarietara hautagaiak proposatzeko epea

Lazarraga sarietara hautagaiak proposatzeko epea
Urriaren 30a arte dago epea Lazarraga sarietara hautagaiak proposatzekoa. Bai Euskarari elkarteak sustatzen du saria Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, eta Arabako lan munduan euskararen alde lan egin dutenak (norbanako zein erakundeak, salbu eta erakunde publikoak) saritzea da zioa. Sariak Joan Perez Lazarragaren izena darama, 16. mendeko euskal idazle arabarrarena. Bost saridunek jasoko dituzte oroigarriak azaroaren amaieran egingo den ekitaldi betan, baina lehenago hautagaiak proposa daitezke, web bidez formulario honetatik. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzea da kontu, irizpide hauei begiratuta nagusiki:- Zer neurri ezarri diren zerbitzua euskaraz emateko.
- Zer neurri ezarri diren lana euskaraz egiteko. Era berean, lan ingurune jakin batrean euskarari tokia ematen zaion baloratuko da, adibidez alor hauetan:- Euskaraz lan egiteko baliabideak.
- Kontratazioak.
- Barne agiriak.
- Kanpo komunikazioa.
- Hizkuntza paisaia.
- Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
- Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
- Formazioa euskaraz eskaintzea.
- Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
- Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
- Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri. 2010ean izan zen sari hauen lehen edizioa, eta bi urtean behin errepikatu dira harrezkero. Informazio gehiago, Bai Euskarari elkartearen webgunean.