Bilboko Gau Zuria 2020

Bilboko Gau Zuria 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Noiz

02/10/2020-etik 03/10/2020-era

Uriaren fundazioaren urteurrena gomutatzeko ekainean egin ohi den Gau Zuria ekimena urriaren 2an eta 3an egitea pentsatu du Bilboko Udalak, betiere orduko osasun-baldintzek hartako bidea ematen badute. Kulturako udal taldea programazio berriarekin lanean ari da, bilbotarrek goza dezaten; laster emango da horren berri. Udaletik aurreratu dutenez, “2020ko Gau Zuriak tokiko kutsu nabarmena izango du, euskal sortzaileen, artisten eta hornitzaileen aldeko apustua egingo baita, Bilbao Aurrera Planean onartutakoaren ildotik”. Erabakia hartzeko, kontuan hartu dira, batetik, COVID-19ak Euskadin eragindako egoera eta, bestetik, Osasun Publikoaren irizpideak eta Eudelen gomendioak kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari dagokionez; kontuan hartu dira, baita, ekitaldi jendetsuetan eta aire zabaleko jardueretan osasun publikoa bermatzeko mugak eta espazio publikoko aforoak ere.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak