"OLVIDO FLORES. Las Maravillas de Júpiter"

"OLVIDO FLORES. Las Maravillas de Júpiter"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

galdakao.eus

Non

Gandasegi eskola

Noiz

13/04/2024

1936ko uztailean, gerra zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, Lodosara (Nafarroa) iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren troupea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten. Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak ahotsa eman nahi die izenik gabeko pertsona horiei, ahaztuei, inork lorerik eraman ez zien horiei. La Reina del Argaren arrakastaren ondoren, Estefanía de Paz Asín objektuen antzerki-proposamen berri honekin itzuliko da. - Ideia originala, sorkuntza artistikoa eta zuzendaritza: Estefanía de Paz Asín
- Antzezlea: Estefanía de Paz Asín
- Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor
- Jantziak: Zenzerro, Edurne Ibáñez Huarte

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak