"Open Portfolio FIG Bilbao 2020" (online)

"Open Portfolio FIG Bilbao 2020" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

openportfolio.es

Non

Birtuala

Noiz

25/06/2020-etik 03/07/2020-era

Open Portfolio FIG Bilbao programa online formatu berriarekin itzuli da, baina bere esentzia eta xede nagusiari eutsita: grafiko garaikidearen arloko talentu berriei laguntzea eta proiektatzea. Osasun-egoeraren salbuespenaren ondorioz, plataforma birtual berri bat sortu da (www. openportfolio. es); bertan, aukeratutako 16 artistek beren lanak erakutsi eta merkaturatu ahal izango dituzte ekainaren 25etik uztailaren 3ra bitartean. Online formatu horrek, fisikoki bertaratzea beharrezkoa ez denez, aurkeztutako lanak areagotzea eragin du, bai eta nazioartean presentzia handia izatea ere. Hala, herrialde askotako parte-hartzaileak egongo dira: AEB, Iran, Zimbabwe, Ukraina, Indonesia, Argentina, India, Mexiko, Peru, Polonia eta Kroazia, besteak beste. Gainera, Iberiar penintsulako eta Euskadiko hainbat tokitako partaideak daude. "Aurten, Open Portfolioan teknika tradizionalen eta baliabide arkitektonikoak erabiltzen dituzten obren konbinazioa ikusi ahal izango da. Egungo adierazpen artistikoen panoramika zabala erakutsiko du", adierazi du David Arteagoitia zuzendariak. Grabatuaren profesionalek eratutako epaimahai batek horietako lau aukeratuko ditu azaroaren 19tik 22ra Bilbon egingo den Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdira joateko. Honako hauek osatzen dute epaimahaia: David Arteagoitia, Open Portfolioko zuzendaria; Alicia Candiani, Ikusizko arteen nazioarteko egoitzen programaren arduraduna ('ace' proiektua); Pavo Majic eta Marina Petit, Kroaziako Splitgraphic arte grafiko eta grabatuaren Bienaleko zuzendaria eta koordinatzailea, hurrenez hurren; eta Pedro Galilea, Betanzosko (Coruña) Estanpa Garaikideko Nazioarteko Zentroko zuzendaria (CIEC). Gainera, plataforma birtual berriari esker, 2014tik Open Portfoliotik igaro diren talentu berri guztiak kontsultatu, eta haien lanak erosi ahal izango dira, baita haiek parte hartuko duten erakusketak egunean jarraitzea ere. Open ItineraAurten, gainera, FIG Bilbaok Bizkaian zehar egingo diren erakusketa ibiltarien programarekin jarraituko du, Open Itinera izenekoa, Zornotza, Gueñes eta Barakaldoko kultur etxeetan barrena. Ekimen horrek Open Portfolioko aurreko edizioan aukeratutako 31 artistaren lanak bilduko ditu, eta arte garaikidea modu didaktiko eta hurbilean zabaltzea eta sustatzea du helburu. Aukeratuak- Adrián Aja (Ajolote)/ México
- Ana Vivoda/ Croacia
- Bess Frimodig/ India
- Claudia Martínez/ México
- David Pimentel/ Perú
- Enrique Guadarrama/ Madrid
- Inge Conde (Ingeborg)/ Bilbao
- Joseph Santarpia / EEUU
- Kamil Zaleski/ Polonia
- Luih Valencia/ México
- Marco Antonio García/ México
- Mehdi Darvihshi/ Irán
- Miriam del Saz/ Valencia
- Olesya Dzhurayeva/ Ucrania
- Sofi Vera/ Argentina
- Walid Syarthowi/ Indonesia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak