ÜBERBACH

ÜBERBACH

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

25/02/2021

Sebastian Knauer pianista ospetsuak eta BOSen hari-orkestrak Johann Sebastian Bachen soinu-unibertso liluragarrian murgilaraziko gaituzte, Arash Safaian konpositore irandarraren ikuspuntua bitarteko dela. Teheranen jaio eta Munichen bizi den Safaianek hizkuntza moderno baten bidez interpretatu nahi zuen Bachen musika. Egitasmoaren emaitza da pianorako, bibrafonorako eta orkestrarako bost kontzertu laburren sorta. Lan horrekin arrakasta lortu zuen Europa osoko entzuleen artean, eta 2017ko Echo Klassik saria irabazi zuen «Classical without borders» kategorian. Safaian berak honela azaltzen du bere lana:«Asmo jakin bat nuen: Bach entzuteko aukera ematen duen musika-mota sortzea, baina Bach bere horretan interpretatu gabe. Niretzat Bach musika purua da, ez du behar ez inolako dekonstrukziorik ez sailkapen historikorik. Bachen musika entzutean, musikaren gramatika entzuten ari naizela pentsatzen dut, eta horregatik erabaki dut haren musikari buruz idaztea. Egina dagoen musika hartu eta aldatu egiten dut, alderatu, jatorrizko gauzak bilatu eta baita berriak ere; interpretazioaren bestelako kontzeptu bat da. Bibrafonoak bat egiten du pianoarekin, eta soinua obraren gainera igotzen da, argitzen duen argi-izpia balitz bezala». Johann Sebastian Bach Teklatu eta sokarako kontzertua Re minorrean, BWV 1052
Arash Safaian UberBach, Bachen pianorako, bibrafonorako eta hari-orkestrarako gaiei buruzko bost kontzertuPianoa: Sebastian Knauer.
Bibrafono-jotzailea: Pascal Schumacher.
Hari-orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak