Iker Piris

Iker Piris

Gertaeraren datuak

Antolatu du

udala.tolosa.eus

Non

Txurreria

Noiz

05/07/2020

Tolosandblues 2020ren barruan. Iker Piris (ahotsa, kitarra). Bluesaren eta afroamerikarren musikarekiko zaletasunak "The Romanticos" taldea osatzera bultzatu zuen 2009an. Kitarra jotzaile eta abeslari Iker Piris-ek, bere konposizioen errepertorio askotarikoa eskaintzen du, swing eta sustraiko soinuekin kargatuta, funk eta benetako bluesaren ukituekin. Urte batzuk behar izan ditu bakarkako lana egiteko. Egin du eta oso ondo egin du ezagunak diren gai klasikoak askoz txikiagoak diren beste batzuekin konbinatuz. Hori guztia batere talka egiten ez duten konposizio propio bikainekin. "Solo" (Gaztelupeko Hotsak) da izenburuak dioena. Rural bluesaz osatutako albuma da, orain dela mende bat sortu zen soinu eta gaiekin. Gonbidapena beharko da kontzertuetara sartzekoIndarrean dauden segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo dira kontzertuak eta, hala, haietara joateko gonbidapena beharko da. Kontzertuetarako gonbidapenak kultur etxeko harreran eskuratu ahalko dira, eta sobran geratuko balira kontzertu bakoitzaren hasieran, kontzertu gunean bertan. Gonbidapenak astelehenetik aurrera eskuratu ahalko dira, kultur etxeko ordutegian: 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Norbanako bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu kontzertu bakoitzerako.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak